entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-18

Su Ta Gar-en disko berria, ‘Alarma’ azaroaren 28tik aurrera eskuragarri

Taldearen webgunean erosi ahal izango da eta, bestela, abenduaren 6tik aurrera plataforma digital guztietan, baita Durangoko Azokan ere.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Su Ta Gar euskal heavy metalaren aitzindariek alarma guztiak piztu eta lan berria iragarri dute berriki, taldearen diskografian estudioko 12.a izango dena: Alarma. Hain justu, Alarma egoera izeneko kantak zabalduko du diskoa, pandemia osteko alarma-egoeran idatziriko pieza. 

Zentzu horrenta, diskoa “bizi dugun errealitatearen ispilu zuzena” dela aurreratu dute, kanta xamurrek baina baita pieza indartsuek ere osatzen dutela, eta “erraietatik, bihotzetik” sortu dutela. 

Izan ere, urte dezente joan dira Gorosabel eta enparauek aurreko diskoa atera zutenetik eta, aitortu dutenez, kanta oso anitzak idazten saiatu dira; zuku handia atera dakiokeen lana ondu dute, eta zeharo “beste kontzeptu bat” aurreko guztiekin alderatuz gero.

Diskoa azaroaren 28tik aurrera salgai izango dute sutagar.com webgunean, eta abenduaren 6tik aurrera plataforma digital guztietan egongo da, baita Durangoko Azokan taldeak izango duen postuan ere. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.