entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-31

Soula, jazza eta bluesa iritsiko dira Iruñara, Beltza Weekenden eskutik

J.P. Bimeni, Eli Paperboy' Red eta The Ready Madres ariko dira, besteak beste, irailaren 7tik 9ra bitarte, musika beltzaren jaialdiaren bosgarren edizioan.

JPBimeni J. P. Bimeni

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Beltza Weekend musika beltza ardatz duen jaialdia bueltan da. Irailaren 7tik 9ra bitarteko asteburuan soula, jazza eta bluesa nagusituko dira Iruñean. Festibalaren bosgarren edizioa izango da eta zuzeneko kontzertuak hainbat eszenatokitan izango dira, tartean Zentral aretoan, Rockcollection salan, Zaldi Zurian…

Soulari dagokionez, aurtengo izen nabarmenak, bi: Eli Paperboy Red estatubatuarra, eta Erresuma Batuan bizi den J.P. Bimeni burunditarra. The Ready Madres paristarrak ere ariko dira, baita Santander aldeko The Four Beakers laukoa ere. Lau horiek Zentral aretoan ariko dira hilaren 8an eta 9an, eta sarrerak eskuragarri daude jada.

Rockcollectioneko eszenatokira The Titanians nafarrak igoko dira, bere roots-reggaearekin irailaren 7ko iluntzea musikaz janztera. Zaldi Zurian, aldiz, aire librean, Akatz banda bilbotarra ariko da zuzenean larunbatean, irailaren 9an. Emanaldi horiek guztiak doakoak izango dira.

Keops tabernak eta Baccara Club-ak, bestalde, dj saioak hartuko dituzte. Dena dela, zuzeneko musika beltza ez da izango 2023ko Beltza Weekend honen eskaintza bakarra. Izan ere, lehenengo aldiz, erakusketa bat ere programatu du antolakuntzak: ‘I am (a) Soul’ izenekolan kolektiboa. Hainbat artista nafarrek emakumeen askatasunaren eta norbanakoen nahiz eskubide kolektiboen inguruan ondutako obrak biltzen ditu, parekidetasuneranzko aldarria da, soularen sonoritateak jantzita.

Bestetik, 1950eko El Trompetista filma ere proiektatuko dute Nafarroako Filmotekan.

INFO+ HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.