entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-04-03

SHELLAC, THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES, ANGRY SAMOANS ETA THE DRONES GUREAN

Bat, bi, hiru Bat, bi, hiru

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Datorren maiatzaren 16an Chicagoko Shellac banda izango da Bilboko Kafe Antzokian, Noise On Tour Rocks jaialdiaren barruan. Hirukotea bakarrik arituko da eta bi orduko kontzertua eskainiko du. Euskal Herrian jarraitzaile asko dituen kultuzko banda da, baina ziur bat baino gehiago aho bete hortz utziko duela bere zuzeneko doinuarekin. maiatzaren 18an berriz, beste kontzertu bikaina izanen dugu gozagai: The Soundtrack of our Lives, Angry Samoans eta The Drones.
SHELLAC, maiatzak 16, Kafe Antzokia
Shellac, edo Shellac of Noth America, hirukotea 1992 urtean eratu zen Chicagon, Illinois.
Shellac-ek bere musika-proposamen propioa eraikitzeko gaitasuna izan du. Beti ere, musika merkatu eta industriaren arauei muzin eginez eta bandaren barneko dinamikei erreparatuz.
Jokabide propio horren isla taldeak diskoak argitaratzeko erakusten duen pazientzia da: zortzi urtetan hiru disko luze kaleratu dituzte, azkena, "1000 Hurts", 2000n. Harrez geroztik ez dute disko luzerik grabatu. Uda partean "Excellent Italian Greyhound" lana argitaratuko dute, "1000 Hurts" agertu eta zazpi urtera, alegia.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.