entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-07

'Rüdiger & Vincent Bestaven' binakako kontzertu-sorta iragarri dute

Bi musikariak eskuz esku ariko dira Donostian, Elizondon eta Biarritzen maiatzean eta ekainean, lau zuzenekotan.

Felix Buff (Rüdiger bakarlari gisa) eta Vincent Bestaven musikariek zortzi urte baino gehiago daramatzate elkarrekin jotzen eta ia-ia proiektu guztiak partekatu dituzte: Willis Drummond, Rüdiger, Botibol, Petit Fantôme…

Eta, zergatik ez ibilbide horri omenaldi musikala egin? Halako zerbait pentsatuko zuten eskuz eskuzko kontzertu-bira egitea pentsatu zutenean.

Adierazi dutenez, ohiko kontzertuen dinamikatik eta kantuen beraien ohiko izaeratik aldenduko den beste zerbait dakarte, berezia. Euren “adiskidetasuna eta popa” erakustera datorren lau zuzeneko bira laburra izango da. “Osotasuna zatien batuketa baino zerbait gehiago” dela erakutsi nahi dute.

Berezko izaera izango duten zuzeneko horietan, formatu txikian ariko dira: bi teklatu, bateria eta gitarra izango dituzte inguruan. Hauexek dira iragarri dituzten hitzorduak:

Maiatzak 16: Donostia, Marruma.

Maiatzak 17: Elizondo, Txokoto.

Maiatzak 18: Biarritz, Pioche.

Ekainak 6: Biarritz, ‘Wheels and waves festival’

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.