‘Popperra Afterra Utopia’ emanaldiak beste hiru geldialdi egingo ditu maiatzean
Miren Narbaiza musikaria eta Danele Sarriugarte idazlea eskuz esku ari dira musika eta literatura uztartzen dituen ikuskizun honetan.
2023ko Loraldia Festibalean estreinatu zutenetik, bide luzea egiten ari da ‘Popperra Afterra Utopia’ emankizuna. Geroari begira idatzi zituen Danele Sarriugartek testu original eta zirraragarriak; eta Miren Narbaizak horiei musika jarrita sortzen den emaitza osoa da ikusleari ematen diotena.
2024 honetan hainbat plazatan aritu dira dagoeneko (tartean Bilbo, Garazi, Gasteiz eta Donostia hiriburuetan), baina data berriak iragarri dituzte maiatzerako: