Bost kantu izanen ditu disko honek
Imanol Ubeda, Gorka Urbizu eta Txiki Kashbad-en proiektu berria da Peiremans+. Beren lehen diskoa aurki izanen da kalean.
Imanol Ubeda, Gorka Urbizu eta Txiki Kashbad-ek osatzen dute Peiremans+. Azken asteotan Bonberenean bertan grabatzen aritu ostean, estreinako lan hau apirilaren bukaeran egonen da kalean. Bonbereneako webgunean zera irakurri dugu: "Hirukote honen disko berri hau bost kantu fresko eta gozoz osatua dago". Zain gelditzen gara hortaz.