entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Mikel Lizarralde 2005-06-17

PEIREMANS Baloia jokoan

Peiremans + Peiremans +
Hiru euskal musikari ezagun dira, baina ez dute beren proiektua supertalde gisa ulertzen. Badakitelako dibertimentu huts bat dela, beren taldeen hutsarteek ahalbideratutako dibertimentu eder bat. Agian horregatik eta agian galtzaileen mundua garaileena baino askoz erakargarriagoa delako, Peiremans izena jarri diote taldeari. Eta nor edo zer da Peiremans? Hasi galdetzen futbolzaleen artean. Peiremans futbol jokalariak beharko du aurkezpenik Entzun!eko irakurle askorentzat. Bada, Realeko jokalaria izan zen bi urtez, ez zuen partida ofizial bat bera ere jokatu, eta Eibarrera utzita joan zenean, futbola uztea erabaki zuen. Depresioak jota. Peiremans+ taldeko hiru kideek, ordea, ez dute aurkezpenik behar, hirurak kurrikulum handiko musikariak baitira: Imanol Ubeda (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean), Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Txiki (Kashbad, Lau Itzal). Bost kantuko EP batekin (Bonberenea) estreinatu dute izen berria.
Tolosako Bonberenea etxeak bultzatuta sortu duzue Peiremans. Hala ere, aurretik bazenuten zerbait egiteko gogoa?

Gorka (G): Bai, ezer zehaztu gabe baina zerbait elkarrekin egiteko gogoz ginen Imanol eta biok. Bonbereneak proposatu zigun zerbait egiteko, azken batean, beraiek ere sumatzen zuten gu bion artean giro ona zegoela.
Imanol (I): Aspaldiko lagunak gara; azken batean musikan garai berdintsuan hasi ginen Berri Txarrak, Kashbad eta Deabruak, 90eko erdialdean. Jaialdi askotan egin dugu topo eta beti izan dugu feeling hori. Eta azkenean hezurmamitu da. Gabonen inguruan aukera izan genuen kantuak osatzeko, eta Txikirekin entseatzen hasi ginenean dena segidan etorri zen. Sintonia horrek dena arintzen du.

Euskal Herrian elkartu izan dira talde ezberdinetako kideak beste talde batzuetan. Musikarien arteko harreman onaren seinale ematen du.

I: Beno, hor badira talde batzuk elkartu baina gero talde gisa segitu dutenak: Lau Itzal, Sen... baina Peiremans pil-pil sessions-en izpirituarekin ikusten dut nik, gero bakoitzak bere lanarekin jarraituko baitu. Nik uste dut inportantea dela inertziak apurtzea, eta Peiremansekin hori gertatzen da, Gorka eta biok beste afinazio batean jo behar dugulako, beste lagun batzuekin jotzen dugulako... Oso aberasgarria da musikalki eta osasuntsua buruarentzat.
G: Atzean dauden izenengatik ematen du proiektu serio bat dela, baina kontrakoa da. Niretzat, beste estilo batean aritzeko eta beste musikari batzuekin jotzeko aukera da. Ez dugu ahaztu behar Bonbereneak egin duen akuilu lana.

Bide Ertzean edota Berri Txarraken estilotik aldentzen da Peiremans, baina beste alde batetik, badu bietatik zerbait. Nola egin dituzue abestiak?

G: Kantuak oso erraz atera dira. Nik egin ditut batzuk, Imanolek beste batzuk eta postaz bidali dizkiogu elkarri, gero hiruron artean moldatzeko. Agian talde normal bat izango bagina ezinezkoa litzateke horrela lan egitea. Azken batean, bost kantu hauetan nabarituko da, agian, bakoitzaren ukitu hori. Dena den, nik uste dut diskoak baduela batasun bat.
I: Lehenengo maketak bidali genizkionean elkarri, ohartu ginen zein izan zitekeen bidea. Nahiz eta bi estilo ezberdinetatik etorri, eman da uztarketa bat.

Diskoan Lazkao Txikiren aipu bat sartu duzue:
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.