entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-20

Oraindik aurrerapen kanta zabaldu du Esanezinek

Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da eta aurki kaleratuko du diskoa: Erretratu Bat.

Ekaina eta uztaila Gorka Urraren Lezoti estudioan sartuta eman zituen Ianire Aranzaberek. Emaitza, Erretratu Bat izeneko diskoa, aurki izango da kalean. Esanezin du izena artista goierritarraren bakarkako proiektuak, eta horixe izango da lehen lan luzea, aurkezpen-gutuna.

Aurrekari modura, Oraindik singlea sareratu du, baita horri loturiko bideoklipa ere. Hauskortasunari kantatzen dio Esanezinek, eta lantalde zabala izan du alboan lehen emaitza honetarako.

Sorkutza eta ekoizpena, gitarra eta ahotsa bereak dira, Ianire Aranzabererenak. Teklatuan eta baxuan, Iñigo Asensio. Gitarra elektrikoan Ander Zubillaga. Baterian Arri Iraeta.

Bideoaz, aldiz, Imanol G. Gurrutxaga arduratu da. Eta Xabin Fernandez, Eneritz Aranzabe, Dorleta Oiarbide, Naiara Aranburu eta Irati Valdivielso aritu dira aktore lanetan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.