entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-27

Nøgen taldeak lan berria kaleratuko du

Åben Cirkel izeneko diskoak azaroaren 8an ikusiko du argia eta datozen hilabeteetarako lau kontzertu baieztatu dituzte.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

“Momentua ez delako berriro errepikatuko, bihar izango ez garelako, aurrera ez bagoaz atzera goazelako, saiatu eta erori” esaldia baliatuta iragarri du Nøgen talde donostiarrak disko berria.

Åben Cirkel izena jarriko diote, “zirkulu irekia” danieraz. Eta, beraz, aurreko bi diskoei bezala (Liv Til Doden eta Under Alt) hirugarren honi ere daniar izena jarriko diote.

Agitaratzea iragartzarekin batera zabaldu du boskoteak lehenengo kontzertu-sortaren berri. Datorren azaroan eta abenduan zuzeneko bana emango baitute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan:

Azaroak 17: IRUÑEA. Zentral. Azaroak 18: GASTEIZ. Jimmy Jazz. Azaroak 24: BILBO. Kafe Antzokia. Abenduak 30: DONOSTIA. Dabadaba.

Sarrerak nogenband.com webgunean daude salgai.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.