entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-06-22

New Order taldeak disko berria argitaratuko du irailaren 25ean: 'Music Complete'

Duela hamar urte ikusi zuen argia britainiarren estudioko azken lanak

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Mute zigiluaren bitartez kaleratuko dute

New Order-ek estudioko lan berria argitaratuko du irailaren 25ean. Waiting For The Siren's Call (2005) kaleratu zuenetik lehen disko luzea da. Taldeak Mute diskoetxearekin argitaratuko du disko berria lehen aldiz.
Hain zuzen ere, diskoetxetik adierazi digutenez, Music Complete lanak gitarren eta elektronikaren arteko oreka perfektua dakar. Gainera, Gillian Gilbert-en itzulera ekarri du, Get Ready diskoa (2001) izan baitzen taldearekin grabatu zuen azkena.

CD formatuan, binilo gardenean eta digitalean argitaratuko da diskoa. Edizio bereziak ere aurreikusi dituzte. Horien berri taldearen webean aurkituko duzue.

Music Complete-ren ekoizpen lana taldeak berak hartu du bere gain, Singularity eta Unlearn This Hatred kantuak izan ezik. Azken hauek Tom Rowlands-ek (Chemical Brothers) ekoitzi ditu.

 
KANTU ZERRENDA
Restless
Singularity
Plastic
Tutti Frutti
People On The High Line
Stray Dog
Academic
Nothing But A Fool
Unlearn This Hatred
The Game
Superheated
bidali zure berria Bidali zure berria
New Order dira:

Bernard Sumner
Gillian Gilbert
Stephen Morris
Tom Chapman
Phil Cunningham

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.