entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-03-15

Musikaren Eguna ospatzeko deialdia zabaldu du Musika Bulegoak

Ekainaren 17tik 23ra bitarteko egunetan musikaren kontsumoa sustatu eta musika gizartera hurbilduko duten jarduerak diruz lagunduko ditu. Apirilaren 12ra arte bidal daitezke proposamenak.

2024ko Musikaren Egunaren (ekainak 21) karietara, Euskal Herriko Musika Bulegoak diru-laguntza deialdi berria jarri du martxan. Hala, beti ere ekainaren 17tik 23ra bitarteko aste horretan burutzeko pentsatuta, musikaren kontsumoa sustatu eta musika gizartera hurbilduko duten ekimenak babestu nahi ditu.

Zuzeneko kontzertuak izan daitezke, mahai-inguruak, hitzaldiak, sentsibilizazio-ekintzak, erakusketak… askotariko formatuak hartuko ditu aintzat elkarteak, baldin eta finkaturiko helburuarekin bat baldin badatoz.

Proposamenak emailez bidal daitezke apirilaren 12a baino lehen proiektuak@musikabulegoa.eus helbide elektronikora.

Oinarriak HEMEN kontsulta daitezke.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.