entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-06-05

Morrissey-k disko berria argitaratuko du uztailaren 15ean

'World Peace Is None of Your Business' izango da musikari britainiarraren lan berriaren izenburua eta hamabi kantu bilduko ditu

Morrissey bueltan da disko luze batekin. Morrissey bueltan da disko luze batekin.
Lotura erlazionatuak
The Smiths taldeko abeslari ohiak bere erritmora egiten ditu gauzak. Duela bost urte argitaratu zuen bere azken lan luzea (Years of Refusal, 2009). Baina itxaronaldia amaitu da behingoz munduan zehar dituen milaka zaleentzat.

Heldu den uztailean, World Peace is None of Your Business disko berria argitaratuko du Morrisseyk, hamabi kantuko lana, non, besteak beste, beat belaunaldiaren idazle esanguratsuenetako bati, Neal Cassady-ri hain zuen ere, abesti bat idatzi dion (Neal Cassady Drops Dead) edota asko maite duen hiria mintzagai izan duen (Istambul).

Joe Chiccarelli (The White Stripes, Beck, The Strokes) izan da diskoaren ekoizlea. Musikariak berriz, Boz Boorer (gitarra), Jesse Tobias (gitarra), Solomon Walker (baxua), Matthew Walker (perkusioa) eta Gustavo Manzur (teklatuak).

KANTU ZERRENDA

World Peace is None of Your Business
Neal Cassady Drops Dead
Istanbul
I
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.