entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-06

Merina Gris, Olaia Inziarte eta ETS taldeek joko dute Iruñeko sanferminetan

Iruñeko Udalak programatu dituen kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izango dira. Dj-ak, aldiz, Foruen plazan ariko dira.

Merina Gris Merina Gris

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Hasi da atzera kontaketa 2023ko sanferminetarako. Hilabete barru botako dute txupina eta Iruñeako Udalak jada iragarri du zuzenean ariko diren musika taldeen zerrenda.

Uztailaren 6tik 13ra bitarte 40 bat emanaldi izango dira orotara, hiru gunetan sakabanatuta. Foruen plazan DJ-entzako azpiegitura prestatuko dute. Musika taldeak eta bakarlariak, aldiz, Gazteluko plazan eta Konpainia plazan ariko dira.

Gazteluko plazarako 10 kontzertu iragarri dituzte eta horietako bi izango dira euskarazkoak: ETS eta Merina Gris. Horiez aparte, beste hauek ere ariko dira bertan: Ana Torroja, La señora Tomasa, Lagrimas de Sangre, Fangoria, Dani Fernandez, Funzo and Baby Loud, Merina Gris, Delaporte, ETS eta Ana Mena.

Konpainia plazak ere egunero hartuko ditu bina kontzertu; bat arratsaldez eta beste bat gauez. Tartean, Olaia Inziarte eta Skabidean ariko dira. Baita Baobabs Will Destroy the Planet eta Minyo Crusaders, beste hainbaten artean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.