entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-02-12

MAZ Basauri 2016 jaialdiak kartela itxi du

Apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 6 eta 7an egingo da

Aurtengo afixa. Aurtengo afixa.
Lotura erlazionatuak
The Long Ryders, The James Hunter Six, La M.O.D.A, WAS, Dan Stuart (Green On Red taldearen sortzailea), Sonic Trash, Joseba Irazoki eta lagunak, Rubia, Larry Bird, Moonshine Wagon edota Yellow Big Machine ariko dira bosgarren edizio honetan


Nazioarteko eta Euskal Herriko talde sorta interesgarri batek joko du aurtengo Maz Basauri jaialdian. Kalean zein Social antzokian egingo dira kontzertuak bi asteburutan. Lehen kontzertu sorta apirilaren 29 eta 30ean izango da; bigarrena maiatzaren 6 eta 7an.

EGITARAUA

  • Ostirala, apirilak 29
Social Antzokia, ateak: 21:00 / Hasiera: 21:30
THE LONG RYDERS *
THE JAMES HUNTER SIX *
DAN STUART (GREEN ON RED)

Prezioa: 10
bidali zure berria Bidali zure berria
ARTISTAK (batzuk)

The Long Ryders 80ko hamarkadan Los Angelesen sortutako "Paisley Underground" soinuaren ordezkari esanguratsuenetarikoak dira.  The Long Ryders-ek 90eko hamarkadako country alternatiboa eta americana hamarraldi batean aurreratu zuten. 4 CDk osatutako kutxa berezia argitaratu berri dute, Final Wild Songs, euren ibilbideko abestirik onenak jasotzen dituena. MAZ Basaurin taldearen formazio klasikoarekin joko dute.

James Hunter ingelesa, egungo soul eta rhythm & blues musikari interesgarrienetarikoa da. Van Morrisonen kolaboratzaile ohia, 2016an bakarkako lehen diskoa atera zuenetik 20 urte beteko dira. New York-eko Daptone Records diskoetxe entzutetsuaren eskutik Hold On! diskoa kaleratu berri du. MAZ Basaurin The James Hunter Six bere taldearekin batera aurkeztuko du disko berria.

Dan Stuart (Los Angeles, 1961), Green On Red-en sortzailea da, 80. hamarkadako post-punk eta alt-country taldea. Stuart-ek Marlowe's Revenge (Fluff and Gravy Records, 2016) kaleratu berri du. MAZ Basaurin, bakarka eta akustikoan, bere abesti onenak eta Green On Red-en arrakasta batzuk joko ditu.

Boogie Riders 2015eko Rockein lehiaketaren baitako tokiko talde onenaren sariaren irabazleak dira. Blues-rock.

Joseba Irazoki gitarra jole eta musikri aparta da. Atom Rhumba, Duncan Dhu edo Nacho Vegas bezalako talde eta bakarlariekin lan egindakoa da, baina berak zuzendutako proiektuetan aurkituko du zaleak bere "benetako" izpiritu askea.

Moonshine Wagon Gasteizko folk, hillbilly eta bluegrass hirukotea da.

La Maravillosa Orquesta del Alcohol (La M.O.D.A.). Burgosetik datorren fenomenoa da. Musika akustikoa, eskusoinua, banjoa, mandolina eta saxofoia nahasten dituen seikotea da. Folk, country eta bluesa ditu iturri, nahiz eta bere izpiritua punk eta rock & roll-etik gertu dagoen. MAZ Basaurin bigarren diskoa aurkeztuko dute, Estatuko areto eta jaialdi onenetan jende askoren aurrean jotzeko aukera eman diena.

WAS (lehen We Are Standard). Getxotarrek, pop elektroniko eta dantzatzeko musikaren aldeko apustua egiten jarraitu dute lan berrian, baina txalaparta eta alboka bezalako instrumentuekin lagunduta.

Prezioak

Bosgarren edizioan, jaialdiak neurrizko prezioen aldeko apustua egingo du, bai Social Antzokiko kontzertuei dagokienean (10

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.