entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-23

Martxan da BBK On Stage! zikloa

Aurtengo edizioak lau kontzertu eta sei artista dakartza BBK Aretora maiatza amaiera bitarte. Tartean, Siloé, Yarea, Marlon edota Pol 3.14 band.

Yarea Yarea

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

BBK On Stage zuzeneko musika-zikloak hirugarren edizioa abiatu du. Martxoa erdialdetik maiatza amaiera bitarte, lau kontzertu eta sei artista ariko dira Bilboko BBK aretoko oholtza gainetik. 

Askotariko estiloak jorratu arren, freskotasuna eta gaztetasuna zigilu duten musika proiektuak hartzen ditu BBK On Stage zikloak. 2023koa Paula Mattheus getxoztar gaztearen eskutik hasi da, eta Concierto En El Balcón lan berria aurkeztu du.Martxoaren 25ean Siloé bikoaren folk-pop elektroniko eta dantzagarriaren txanda izango da. Eta egun berean emango du kontzertua, baita ere, Yarea indie artista urbanoak.

Maiatzaren 6an Marlon iritsiko da Tour Amores de Esos birarekin. Eta zikloa ixteko, maiatzaren 7an, Pol 3.14 banda ariko da zuzenean, hainbat telesailetarako (tartean La Casa de Papel edota Bely Basarte) musika konposatzeagatik sonatua.

Sarrerak webgunean eros daitezke, edota BBK Aretoan bertan.  

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.