entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-25

Manu Chao Euskal Herrian ariko da 7 urteren ostean

Uztailaren 9an emango du kontzertu akustikoa Arrasateko Monterron parkean, Mondra n’Roll jaialdiaren testuinguruan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2016an eman zuen azken zuzenekoa Euskal Herrian; Lizarran izan zen. Orain, zazpi urteren ondoren, Manu Chaok gurean kontzertua emango duela zabaldu dute. 

Arrasateko Mondra n’Roll jaialdiak ekarriko du. Uztailaren 9an, saio akustikoa egingo du Monterron parkean. Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai entzunproducciones.com plataformaren bitartez. 

Kartelburu izan arren, Manu Chaorena ez da zuzeneko bakarra izango. Iruñako Burutik taldeak eta Zumaiako Eire bikoteak zabalduko dute gaualdia. 

Burutik-ek 2022ko martxoan argitaratu zuen lan luze berria, eta 2023ko otsailean 3 kantaz osaturiko EPa ere kaleratu zuten. Eire bikoa, bestalde, hasiberria da, eta hainbat single kaleratu dituzte aurreko hilabeteetan. 

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.