entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-10-09

MAK, BERRIZ ZIRIKATZEKO PREST!

Dokumentu erlazionatuak
Bi urteren buruan, MAK (Musika Armatu Komando) taldea itzuli da. Euskal raparen aktibistek Suaren Garai, Errauts Errekai, haien bigarren Cda argitaratuko dute aurki. Euskal raparen ordezkari bakarrenetarikoak berriz zirikatzeko prest. JAITSI HEMEN BEREN LEHEN SINGLEA!!!
Herensugearen semeek soinuzko vendetta berria prestatu dute. Kolaborazioak izan dituzte heien komandoa betetzeko, eta bideo klip bat ere grabatu dute: Denok ala Inor ez, Xenpelar bertsolariaren hitzetan oinaritua izan den abestia. CDa Muxtelokinki estudioetan grabatu dute.

Bestalde, MAK Kanal Akustiko, zuzeneko formula berria izango da. Bateria, kontrabaxu eta teklatuak gehituko dira Dj eta ahotsari. Jazz eta funk aldeak indartzen dituzte beraz hip-hop soinuekin, borondatez eta errabiaz betetako hitzak gainetik rapeatuz. Esan bezala, laister CDaren kaleratzea helduko da.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.