entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-22

Magia Bruta eta Maraca Diablo ariko dira Alhambra Monkey Week-en

BASQUE. MUSIC. plataformaren eskutik lortu dute azaroaren 24tik 26ra bitarte Sevillan izango den jaialdian parte hartzeko aukera.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Maraca Diablo - Huts
Magia Bruta - Un día nuevo

Alhambra Monkey Week musika independentearen jaialdiaren 14. edizioa hartuko du Sevillak azaroaren 24, 25 eta 26an. Nazioarteko hainbeste talde eta artistaren artean, euskal herritarrek eginako musika entzuteko aukera ere izango da.  2022 honetako ordezkariak Magia Bruta eta Maraca Diablo izango dira, hain zuzen.

Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko helburua duen BASQUE. MUSIC. plataformaren bitartekaritzaz lortu dute Sevillan showcase bana arukezteko sarbidea; musika independentearen egutegian gorriz markaturiko (g)unean. 

 Ohiko DICE Monkey Week PRO jardunaldi profesionalak ere izango dira Sevillako Santa Clara espazioan. Bertan, hainbat gaien inguruko hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketa publikoak, topaketak, networking saioak, koktelak eta profesionalentzako zein artistentzako bestelako proposamenak izango dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.