entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-16

LLB zikloa ixteko kontzertu-sorta iragarri du Olaia Inziartek

Urtarrila erdialdera bitarte, 11 zuzeneko emango ditu, horietatik 5 Euskal Herrian. Emanaldietan ezohiko konpainia izango duela jakinarazi du.

Olaia Inziarte Olaia Inziarte

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Etena Ez Dena izeneko bira iragarri du Olaia Inziartek, Lehengo Lepotik Burua aroari “momentuzko itxiera duina” emateko. “Dena da, eza da, eta etena da. Etena da, baino ez. Ez da dena, baino etena da”. Hitz joko hori erabili du artista oronoztarrak aro baten amaiera iragartzeko. “Ez da pausa dramatiko bat (edo bai), da pausa bat, motx edo luze (motxa zer den eta luze zer)”, gehitu du.

11 kontzertu baieztatu ditu, horietatik 5 Euskal Herrian:

ABENDUAK 12: Hazparne, Gazte Eguna.
ABENDUAK 14: Gasteiz, Jimmy Jazz.
ABENDUAK 26: Bilbo, Kafe Antzokia.
ABENDUAK 27: Donostia, Doka.
URTARRILAK 13: Atarrabia, Totem.

Valentzian, Bimen, Bartzelonan, Castellonen, Madrilen eta Vigon ere emango du kontzertu bana.

Euskal Herrikoek, baina, formatu berezia izango dutela jakinarazi du. Ohiko bost kideen ordez, beste hiru lagun igoko baitira oholtza gainera: Leire Berasaluze, Amets Aznarez eta Ion Celestino. Gasteizko kontzertua, gainera, Sara Zozayarekin partekatuko du.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.