entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-11

Lisabök bost urteko isilunea hautsiko du

‘Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte’ izeneo diskoa kaleratuko dute abenduaren 1ean, eta hurrengo egunean aurkeztuko dute Bonberenean.

lisabo Lisabö

Lisabö talde irundarra bueltan da. Bost urte joan dira ‘Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen’ lan luzea argitaratu zutenetik, eta orain disko berria iragarri dute abendu hasierarako.

Zehazki, hilaren 1ean plazaratuko dute ‘Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte’ izeneko proposamena. CD nahiz binilo formatuetan aterako dutela aurreratu dute, eta lehenik eta behin Bidehuts-en webgunean jarriko dutela salgai (aurre-salmentaren aukera ere egongo da). Gero Durangoko Azokan egongo da eskuragarri abenduaren 6tik 10era bitarte; eta, ostean, ohiko dendetan ere eskuratu ahal izango da.

Hain justu Bidehutsek eta Lisabö taldeko ‘Txap’-ek Bonberenearekin duten lotura estuagatik, Tolosan izango da aurreneko aurkezpen-kontzertua, diskoa argitaratu biharamunean: abenduaren 2an. 

Lehendabiziko kontzertu horretarako sarrerak salgai ipini dituzte jada.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.