entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-15

Liher bandak ‘Hortzak’ kanta zabaldu du

Sua taldeko Ane Barrenetxearen kolaborazioa izan dute, eta Ane Berriotxoak zuzendu duen eta Badator-ek ekoitzi duen bideoklipa ere sareratu dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Liher - Hortzak

“Bueltan gara amorruan eta elektrizitatean” esanez aurkeztu du Liher bandak single berria: Hortzak. Sare sozialetan zabaldu dute horren berri, eta YouTuben ikus daiteke bideoklipa osorik.

Sua talde bizkaitarrean diharduen Ane Barrenetxearen kolaborazioarekin ondu dute abestia. Hain justu, Ane eta Lide Hernando dira ikus-entzunezkoan protagonista. Bideoklipa Ane Berriotxoak zuzendu du, argazkiaz Asier Marleza arduratu da eta Badator-ek ekoitzi du.

“Ez naiz gai zure txisterik txarrenei ez barrerik egiteko ere” dio kantaren errepikak. Amorruaren, mehatxuaren eta hortzak erakustearen inguruan eraiki dituzte hitzak.

Musikari dagokionez, bateria Garate estudioetan grabatu dute Kaki Arkarazorekin. Gitarra, baxua eta ahotsa, aldiz, Iñigo Etxarriren IN estudioan grabatu dute. Nahasketak, berriz, Santi Garciak egin du.

Hortzak izeneko single hau sareratu dutenean, mezu esanguratsu bat ere zabaldu du Liher bandak: “tartetxo batez zuekin jarraitu eta gero agurrak etorriko dira; baina gauza bakoitza bere momentuan, ez gara aurreratuko”. Pentsa liteke Liher banda bere azken pausoak ematen ari dela.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.