entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-23

LGTBIQ+ kolektiboa musikagintzan: topaketak

Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatutako ekimena azaroaren 24 eta 25ean egingo dute Donostiako Tabakaleran. Itxiera modura, Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta FUTURACHICAPOP artistek kontzertua emango dute.

Futurachicapop Futurachicapop

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

LGTBIQ+ pertsonek euskal musika panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak eztabaidatu eta lantzeko topaketa antolatu du Euskal Herriko Musika Bulegoak. 

Alde batetik, aspektu akademikoa eta profil profesionala duten edukiak eta parte-hartzaileak jorratuko dituzte. Eta bestetik, mahai-inguruak eta elkarrizketak LGTBIQ+ kolektiboko artistekin, euren sorkuntza eta ibilbide artistikoetan oinarrituz.

Besteak beste, LGTBIQ+ zirkuituen nolakotasuna, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia maila, zentsura eta (auto)zentsura eta gune seguruak dira hausnarketa sustatzeko baliatuko dituzten ildoak.

Jarduera guztiak Kutxa Kultur aretoetan izango dira, donostiako Tabakalera kultur zentroan. Itxiera modura, azaroaren 25ean, Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta FUTURACHICAPOP artistek kontzertua emango dute. Gainerako jarduerak bezalaxe, zuzenekoa ere doakoa izango da. 

Egitarau osoa: Euskal Herriko Musika Bulegoaren webgunean 

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.