entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-10

La Topadora: Vendettako taldekide ohien proiektu berria

Voy Con Todo izeneko diskoarekin itzuliko dira Javiero, Ruben, Luisillo eta Enrikko eszenatokietara. Lanak martxoaren 5ean ikusiko du argia.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
7 Vidas

Vendetta taldeak bere ibilbidea eten ostean eta atsedenerako tarte bat hartu ondoren, Javiero (gitarra eta ahotsa), Ruben (tronpeta eta ahotsa), Luisillo (baxua eta ahotsa) eta Enrikko (bateria) indartuta eta ideia berri mordoarekin itzuli dira: La Topadora musika proiektu berria jarri dute martxan, eta horretarako Gaizka (tronboia) ere batu zaie.

Erritmo eta estilo ñabardura arragoa proposatuko du taldeak bere aurreneko disko homonimoan: rocka, programaketa elektronikoak, erritmo latinoak, rumba… uztartu dituzte “su txikitan” egositako lan luze honetan.

Taldeari izena eman dion La Topadora abestia ere konposatu duten arren, 7 Vidas singlea aurkeztu dute datorren martxoaren 5ean argitaratuko duten diskoaren aurrerapen gisa.

Alberto Porresengana jo dute K Estudioetan (Iruña) grabatu, nahastu eta masterizatzeko. La Topadora bera arduratu da ekoizpenaz, eta diseinu grafikoaz, ordez, Elena Tormo arduratu da.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.