Balio Dute musika kolektiboak tokiko taldeak balioan jartzeko asmoz antolatzen duen jaialdia da Kutixik. Donostia Kulturaren eskutik, kontzertu-gaua iragarri dute azaroaren 4rako.
Intxaurrondoko Kultur Etxean izango da, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude aldez aurretik 15€-ren truke. Bertan ere erosteko aukera izango da, 18€-ren truke. Haira, Ginger, Nakar, Pelax eta Toc taldeen izenak ageri dira kartelean.
Balio Dute musika kolektiboak 3 urte daramatza martxan, Donostialdeko taldeen bueltan, “disko bat kaleratzeak dakarren lan eskergaren aurrean (konposizioa, entseguak, estudioa eta kopiak non egin, non saldu, nola finantzatu, nola komunikatu…) esfortzuak batu eta errazteko, eta ikusgarritasuna errazteko, gure pasioa dena duintasun handiagoz eraman ahal izateko aurrera”. Dagoeneko 8 talderen 10 disko argitaratu dituzte, eta 22 kide batu dira.