entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Oihaneder Euskararen Etxea 2015-07-02

'Kortxeak & krispetak' zikloa Gasteizen

Uztailaren 3, 10 eta 17an zuzeneko musika eta zine proiekzioak uztartuko dituzte

Zikloaren kartela. Zikloaren kartela.
Lotura erlazionatuak
Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Musikari dagokionean, The Cherry Boppers, John Berkhout eta Unclose taldeek joko dute, besteak beste


Oihaneder Euskararen Etxeak Kortxeak & krispetak zikloa jarri du martxan. Bertan uztaileko lehen hiru ostiraletan, 3, 10 eta 17, musika eta zinema  uztartuko dira musika estilo desberdinen bueltan.
Zehazki, arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Hain zuzen ere, filmeen euskarazko itzulpenak ziklorako egin dira espresuki. Eta noski, krispetak ez dira faltako!

EGITARAUA
  • Uztailaren 3ak swinga izango du ardatz. Horrela Falerina lorategian Jazz 4 Joy taldeak joko du 20:00etan eta 21:30ean The Cherry Boppersen txanda izango da. 00:00etan Swing kids filma proiektatuko da harresian.
  • Uztailaren 10ean, folk-rockari helduko zaio. John Berkhout talde oiartzuarraren kortxeek osatuko dute lorategiko pentagrama eta krispetez gozatzeko Searching for Sugar Man filma eskainiko da.
  • Uztailaren 17an post-punk elektronikoaren txanda izango da. Split77 taldea aintzindari duen Unclose taldeak joko du 21:30etik aurrera eta gauerdian Control pelikula ikusteko aukera egongo da.

* Kontzertu eta proiekzioen sarrera librea da.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.