entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-11-20

Katakrak argitaletxeak LP bikoitza eta liburuxka bat kaleratuko ditu 10. urteurrena ospatzeko

Katakrakek argitaratutako liburuak oinarri dituzten 15 abesti biltzen ditu Hau Dena izeneko disko bikoitzak, eta orotara 87 musikarik hartu dute parte.

katakrak estudioa Katakrakeko areto nagusiko grabaketa-estudio inprobisatua.

Besteak beste, Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Los Chikos del Maiz, Chill Mafia, Mursego, Trigger, J Martina, Raimundo el Canastero eta Fermin Muguruzak hartu dute parte Katakrakek kaleratuko duen lan berrian.

Iruñeko argitaletxeak 10 urte bete ditu, eta orain arteko ibilbidea omentzeko eta ospatzeko LP bikoitza eta liburuxka aterako dute. Hau Dena izenburua aukeratu dute eta argitaletxeak kaleratutako 12 liburutan oinarritutako 15 abesti original sortu dituzte disko honetarako. Orotara 87 artistak hartu dute parte.

Ia denak Katakrakeko areto nagusian grabatu dituzte aurtengo udaberrian eta udan. Abestiez gainera disko bikoitzean hamabost audio bildu dituzte. Azaldu dutenez, diskoko abestiak plataformetan egongo badira ere, diskoan soilik jasoko da proposamena osorik.

24 orrialdeko liburuxka ere badator LP bikoitzarekin batera. Hiru argazkilarik grabazioetan egindako 523 argazkien hautaketa bat da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.