entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-11-09

Kantu Berri Bat Gara disko-liburua kaleratu du Ion Maiak

Silvio Rodriguez kantautore kubatarra ez ezik, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Itziar Ituño, Elizondoko Abesbatza Ttikia, Olaia Inziarte, Ibrahima Balde eta Luis Pastor izan ditu bidelagun proiektu berri honetan.

2021. urten, Kantu Bat Gara izeneko disko-liburua kaleratu zuen Jon Maia bertsolari, idazle eta kantariak. 30 urtez berak idatzitako hitzekin beste talde eta musikari batzuek entzutetsu bilakatu dituzten kantak bildu zituen orduko hartan.

Orain, ordea, Kantu Berri Bat Gara disko-liburuan, kanta berriak dira nagusi. Bada, hala ere, Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak eta Gariren abestien bertsio bana.

Horiek guztiak kantatzeko, hainbat lagun ekarri ditu Maiak: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta Silvio Rodriguez kantautore kubatarra.

Irudietan, bertsolariak bere iruditeria errepasatu du testu batean, eta Balu Street-artista arduratu da ilustrazioez. Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu du.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.