entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-11-23

Jane’s Addiction iragarrri du Azkena Rock jaialdiak

2024ko ekainaren 20tik 22ra bitarte Gasteizen egingo duten festibalak kartelburu berri baten izena zabaldu du. Honezkero 21 talde eta artista iragarri dituzte, eta promozio-prezio berezia duten sarrerak salgai daude abenduaren 12ra arte.

Janne's Addiction Janne's Addiction

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Jane’s Addiction banda estatubatuarra Gasteizko Azkena Rock jaialdian ariko da 2024 ekainean. Perry Farrell kantariak, Dave Navarro gitarristak, Stephen Perkins bateriak eta Eric Avery baxu-jotzaileak osatzen duen taldea da, hain justu, festibalak egin duen iragarpen berria. Hala, banda ikonikoak lehen aldiz joko du Azkena Rocken eta, horrenbestez, 2024ko edizioko kartelburuetako bat izango da.

Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets eta The Black Halos, Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow eta Arde Bogotá dira baieztatutako beste izen garrantzitsu batzuk.

2024ko ekainaren 20tik 22ra bitarte Mendizabalan rock&rollaz gozatu nahi dutenek bonua eros dezakete dagoeneko jaialdiaren webgunean, promozio-prezio berezian, abenduaren 12ko 10:00ak arte. Guztira, gaur gaurkoz, 21 talderen izenak baieztatu ditu antolakuntzak. Aipaturikoez gain, beste hauek:

All Them Witches
Glen Handsard
The Pleasure Fuckers
Psychedelic Porn Crumpets
Ty Segall
ST. Paul & The Broken Bones
Tarque & La Asociación del Riff
Π L.T
Brigade Loco
Dea Matrona
The Detroit Cobras
Ezpalak
Lendakaris Muertos
Moonshine Wagon
The Rain Parade
Txopet

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.