entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-04-19

Izarok jaso du Euskarazko Disko Onenaren MIN Saria

Baiuca eta Alba Rechek osaturiko bikoteak hiru sari jaso ditu elektronika eta galizar folklorea uztartzen dituen ‘Diamante’ lanarengatik. Valeria Castro eta Cala Vento ere errekonozitu ditu epaimahaiak.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Izaro Andresen ‘Cerodenero’ lana Euskarazko Disko Onena izendatu dute MIN Sarietan eta, beraz, Etxepare Euskal Institutuak ematen duen garaikurra bere egin du aurten artista bizkaitarrak. Popa, folka, elektronika eta sustraiko musika nahastuz, kontrastez beteta, barne-bidaia bat kontatzeko gaitasuna saritu du Etxeparek.

Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria eskuratzeko Akaleia, Esne Beltza, Ibil Bedi, Jai/ egun, Kepa Junkera, Kuttune, Intza, Mugan, Nøgen eta Sara Azurza ere lehiatu dira. Aipatutako artistak publikoaren bozketaren ostean, final erdietara iritsi ziren. Ostean, epaimahaiak artista finalistak aukeratu zituen: Amorante, Bulego, Ezpalak, Zetak eta Izaro. Eta azken hau gailendu da sariketan.

Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak antolatzen dituen MIN Sariek, baina, izan dituzte protagonista gehiago.

Baiuca eta Alba Reche bikoteak hiru sari jaso ditu elektronika eta galiziar folklorea uztartzen dituen ‘Diamante’ lanarengatik: Urteko Abestiaren Radio 3 saria, Musika- Ekoizpen Onenaren SAE Spain saria eta Grabazio Elektroniko Onenaren Saria.

Valeria Castrok eta Cala Ventok bina garaikur eskuratu dituzte, eta Zaharak izendatu dute Urteko Artista.

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan zein nazioartean sustatzeko.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.