Jaialdi esperimentala da IMMATERIAL. Askotariko arte-adierazpenen erakusketa baten bidez, digitalaren inguruko paradigma berriak ikertu nahi ditu. Aurten, laugarren urtez, kontzertuz, elkarrizketaz, aurkezpenez, solasaldiz eta podcastez osaturiko egitaraua dakar.
Living the Uncanny, ezohikoan edo ezerosoan bizitzea, da laugarren edizio honen izenburua. Fisikoa eta birtuala, sorkuntza praktikoa eta teorikoa, ludikoa eta politikoa nahastuko diren (g)une bat sortu nahi du Donostiako Tabakalerak maiatzaren 16tik 18ra.
Jaialdiaren programa osoa Tabakaleraren webgunean kontsulta daiteke.
Musika emanaldiei dagokionez, Dabadaba eta Tabakalerako Patioa izango dira eszenatokiak.
Maiatzak 17, ostirala:
DABADABAn
21:00 Chuquimamani-Condori + IbonRG
00:00 Estafa Piramidal + DJ b2b Ken Takada + Meritxell de Soto + Nusar3000
Sarrerak HEMEN eros daitezke.
MAIATZAK 18, larunbata:
PATIOAn
19:00 Nina Emocional
20:30 Tami T
22:00 Guayaba
23:00 Chenta Tsai (Putochinomaricón
Sarrerak HEMEN
DABADABAn
00:00 Lucía Gea + Samuel Kerridge
Sarrerak HEMEN