entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-15

Ibil Bedi eta Olaia Inziarte ariko dira Arizkun Rock jaialdian

Doako musika festibala ekainaren 23an izango da eta, antolaitzaleek iragarri dutenez, bederatzigarren edizio hau izango da azkena.

Ibil Bedi Ibil Bedi

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Aurtengo Arizkun Rock berezia izango da zinez; 2015ean sortu zen jaialdiaren azken edizioa izango delako 2023ko hau. “Maitasun eta ilusio handiz” prestatu dute iragarri duten programa: ekainaren 23an, Arizkungo herrigunean bertan, 23:00etatik aurrera, Ibil Bedi taldeak eta Olaia Inziartek emango dute kontzertua, debalde.

Dena dela, 19:00etan Andoni Ollokiegi hasiko da jai-giroa berotzen, justu afaltzeko tartea hartu aurretik. Eta, bestalde, kontzertuen ostean, Bines Katiko Djak pintxatuko duen musikak luzatuko du gaua. 

Antolakuntza eta autogestioan oinarrituz, jaialdi txiki honek Euskal Herriko eta Espainiako talde sonatuak ekarrik izan ditu 600 biztanle baino gutxiago dituen Arizkun herrira. Ia hamar urteko ibilbidearen ostean, baina, “arras kontent eta proiektu hau aurrera eramaten lagundu duten guztiekin eskertuta” amaiera heldu da.  

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.