entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-20

Hitza Hitz festibala egingo dute asteburu honetan Maulen

Irailaren 22an eta 23an, musika urbanoaren II. jaialdia hartuko du Zuberoako hiriburuak, eta Ludwig Von 88 iragarri dute kartelburu.

Ludwig Von 88 Ludwig Von 88

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Iaz antolatu zuten lehenengo aldiz eta aurten bueltan da Hitza Hitz festibala. Maulen egingo dute irailaren 22tik 23ra bitarte eta, musika urbanoaren jaialditzat aurkeztu arren, aurten estilo-espektroa asko zabalduko dutela aurreratu dute antolatzaileek.

Rapa, teknoa eta elektronika ez ezik, cumbia eta punk doinuak ere entzungo dira Zuberoako hiriburuan. Hain justu, Ludwig Von 88 punk taldea da aurtengo kartelburu. Vulves Assassines taldeak punk feminista eramango du, eta Sidi Wacho-k, aldiz, cumbia. Ashkabad-ek ere joko du, eta baita Vandalen-ek ere.

Horiez gain, promozio-kanta konposatu duten bi taldeak ere ariko dira zuzenean: Gerard Baste & The Slip Squad eta Spartak Neruda Dementziala.

Kontzertu horiek guztiak hartzeko, zirku karpa bat ezarriko dute eta bi oholtza. Ostiralean 19:30etik 02:30era izango dira zuzenekoak, eta larunbatean, berriz, 18:00etan hasiko da lehen saioa, eta 02:45ean azken taldea.

Sarrerak hitzahitz.com atarian daude salgai

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.