Zona Especial Norte jaialdiaren aurtengo afixa.
Heldu da Deustuko Zona Especial Norte jaialdiaren hirugarren edizioa, "lagunen artean egindako festibal herrikoia". Hiru egunetako egitaraua osatu dute, asteburu osoan zehar gozatzeko.
Musika ardatz duen programazioa eskainiko digu ZEN jaialdiak beste behin. Jaialdi xumea da, bertako tabernetan, Deustuko Gazte Lokalan eta kalean egiten dena. Aurten, besteak beste, 22m2, Ramonetarrak eta Mobydick ariko dira. Honatx egitaraua:
PROGRAMAOstirala 3019:00 - M