entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-13

Getxo folkaren hiriburu izango da irailaren 13tik 17ra bitarte

39. Getxo Folk nazioarteko jaialdiak artista sonatuak ekarriko ditu Muxikebarri aretora, Ereaga hondartzara eta aire zabaleko beste hainbat espaziotara.

Valerie Ekoume Valérie Ekoume

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Getxo Folk 2023, 39. Nazioarteko Folk Jaialdia irailaren 13tik 17ra egingo dute. Autengoak ere askotariko egitaraua eta jatorri anitzeko soinuez gozatzeko aukera dakar. Tartean, Mago de Oz, La Pegatina, Moonshine Wagon edota Kepa Junkeraren omenezko kontzertua.

Zuzeneko kontzertuei dagokionez, ordainpekoak Muxikebarri zentroko Ereaga aretoan izango dira, eta sarrerak eskuragarri daude jada.
Doako kontzertuak, aldiz, Areetako Geltoki Plazan izango dira; batzuk goizez (13:00etatik aurrera), beste batzuk arratsaldez (18:00etatik aurrera), eta beste zenbait gauez (21:00etatik aurrera).
Horrez gain, aurten, berrikuntza modura, Ereaga hondartzako emanaldiak berreskuratuko dituzte, gaueko 22:00etatik aurrera.

 

ORDAINPEKO KONTZERTUAK, MUXIKEBARRI

Irailak 13, 20:00. Hauspoz, Kepa Junkeraren omenezko kontzertua.
Irailak 14, 20:00. Valérie Ekoumé
Irailak 15, 20:00. Hevia
Irailak 16, 20:00. Las Migas
Irailak 17, 20:00. Silvana Peres

DOAKO KONTZERTUAK, AREETAKO GELTOKI PLAZAN

Irailak 15, 13:00. Moonshine Wagon
Irailak 15, 21:00. Ars Amandi
Irailak 16, 13:00. Berriketan: Arima (Euskadi + Andaluzia)
Irailak 16, 18:00. Baskery
Irailak 16, 21:00. Faltriqueira
Irailak 17, 13:00. Sés
Irailak 17, 18:00. Las Karanba

EREAGA HONDARTZAKO KONTZERTUAK

Irailak 15, 22:00. Mago de Oz
Irailak 16, 22:00. La Pegatina

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.