entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-21

Gernikako Lekuek jaialdiak egitarau zabala du esku artean

Martxoaren 25era bitarte, oraindik bada zer entzun eta zer ikusi Gernikako Astran, Iparragirren, Merkurion, Lizeo zine-kluban… eta beste hainbat lekutan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Martxoaren 17an abiatu zen 2023ko egitaraua, besteak beste, Kiko Veneno kartelburuaren kontzertuarekin. Joseba Irazoki edota Bullets of Misery ere aritu dira jada, baina jaialdiak badu oraindik zer eskaini martxoaren 25era bitarte. 

Neguari agur esan eta udaberriari musikaz ongi etorria emateko hitzordua da Gernikako Lekuek. Eta aurtengoa ez da edonolako hitzordua! Izan ere, hamargarren urteurrena du Gernikan sortu eta garatutako festibal boluntario eta kolaboratiboak. 

Hamargarrena izanik, izen potoloek osatu dute kartela. Tartean, esate baterako, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono, Wormed eta Olaia Inziarte. Martxoaren 17an abiatu zuten eta ekuatorera iritsi da. Zuzenekoek ez ezik, hitzaldiek, disko eta arte azokak, dj-ek, askotariko tailerrek eta erakusketek ere hezur-mamitzen dute programazioa.

Egitarau zehatza eta sarrerak eskuratzeko aukera webgunean kontsulta daitezke.

Aipagarria da, baita ere, urtero artista batek diseinatzen duen kartela. Aurtengoa Ramon Zabalegi irundarraren lana da eta Maurizia zena du protagonista.   

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.