2023ko Gaztea Maketa Lehiaketak baditu 20 finalistak. 200 maketatik gora entzun ostean, Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistainek osatzen duten epaimahaiak aukeratu ditu azken fasera pasatuko diren partaideak.
20 dira guztira: Xarrieta eta Txuso, Zilibito Records, Ganibet, Sukena, Bikabi, Deñe, Majada, AntFactory, Ttaka, Edgar Allan Pop, Oihana Maitakor, Alai, Enbata Lorade, Puntu Takoma (ft. Naxker), Itzek, Lilo, RIG3L, Irla, Haizkan eta Ilargi.
Segidan, publikoak hartuko dut hitza, nahi duen orok eman baitezake talde edo bakarlari gustukoenaren aldeko botoa Maketa Lehiaketaren webgunean. Horretarako epea urriaren 30era arte izango da zabalik.
Bozkaketa horretatik garaile ateratzen den artistak (edo taldeak) zuzenean eskuratuko du azaroaren 16ko final handian lehiatzeko pasea. Gainontzeko finalistak, ordea, epaimahaiak aukeratuko ditu.
Maketa Lehiaketaren finalera iristen diren musikariek hiru sari eskuratzeko aukera izango dute.
- Epaimahaiaren Saria: 5.000 euro eta 2024ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera. Epaimahaikideek finaleko zuzeneko emanaldian erabakiko dute nori eman.
- GAZ Saria (entzuleen saria): 2.500 euro. Sari hau publikoak erabakiko du, webguneko bozketan.
- Harrobia Saria eskuratu ahal izango dute partaideek. Irabazleak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du.