entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-03-05

Gatibu on tour

Etxean ez ezik, Katalunian, Espainian eta Irlandan joko du talde bizkaitarrak

Bira potentea bizkaitarrek aurrean dutena. Bira potentea bizkaitarrek aurrean dutena.
Lotura erlazionatuak
Alex Sardui buru duen banda ibilian da berriz. Zuzenean bizitzeko gogoa da birari paratu dioten izena (euren azken CD-DVDaren izenburua alegia). Eta ez da gutxiagorako, izan ere, ez baita batere makala eginen duten tourra.
 
2012an Gatibu Kataluinara joango da (Manresa eta Bartzelona), Irlandan sei zuzeneko egingo ditu eta Espainian beste bi ekitaldi (Zaragoza eta Madril). Uztailean AEBra joateko asmoa du Gatibuk. Noski, Euskal Herrian barrena ere arituko dira (ikusi kontzertuen datak beheko zerrendan).

Bira berezia da inondik inora. Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik hirugarren diskoak harrera bikaina izan bazuen, ez zitzaion atzean geratu Zuzenean bizitzeko gogoa diskoa (DVD gehi CDa) zeinek hiru abesti berri eskaintzen zituen.

Bang-bang txik-txiki bang-bang (Durango-BIZ, 2009/09/26) from Gatibu on Vimeo.

bidali zure berria Bidali zure berria
KONTZERTUAK

2012/03/02
GATIBU + KAOTIKO
MANRESA - KATALUNIA (STROIKA ARETOA) 22:30

2012/03/03
GATIBU
BARTZELONA (RAZZMATAZZ ARETOA) 22:30

2012/03/31
GATIBU
ZARAUTZ (UDABERRIFEST JAIALDIA)

2012/04/04
GATIBU
DUBLIN - IRLANDA (WHELAN`S) 22:00
 
2012/04/05
GATIBU
DERRY - IRLANDA (SANDINO`S) 22:00

2012/04/06
GATIBU
BELFAST - IRLANDA (AN DROICHEAD - BELFAST IRIS BASQUE SOLIDARITY NIGHT) 22:00

2012/04/07
GATIBU + SHEBEEN
BELFAST - IRLANDA (PRISONERS DEFENCE CLUB) 22:00

2012/04/08
GATIBU + SHEBEEN + WOLFE TONES
BELFAST - IRLANDA (POLIKIROLDEGIA) 22:00

2012/04/10
GATIBU
CORK - IRLANDA (AN CR

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.