entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-19

Gartxot Unsain musikariak Arin Nira diskoa plazaratu du

Ghau izeneko proiektuak eman duen bigarren lana da, Nora(ez)eroso izeneko lehen emaitzaren ostekoa.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Murru bat

"Barruan dugun ume galdu hori berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketa” da, Gartxot Unsainen hitzetan, Arin Nira izeneko diskoaren muina. Bederatzi kantek osatzen dute, eta Ghau proiektua abiatu zuenetik kaleratu duen bigarren lana da.

Bigarren honek ere, aurrekoak bezala, liburua dakar berarekin, homonimoa. Ruben Ramosek maketatutako orrialdeetan, Gartxot Unsainek sorkuntza prozesuaren nondik norakoak bildu ditu. 

Unsainek berak etxean konposatutako piezak Eñaut Gaztañagaren Gaztain estudioetan grabatu, nahastu eta masterizatu ditu. Abestiekin batera, Andoni Beristainek egindako argazki bat zabaldu du musikariak, eta Murru Bat abestiaren bideoa ere egin dute; hain justu Osa eta Mujika arduratu dira zuzendaritzaz, arteaz eta koreografiaz, eta Etanowski-k egin du errealizazioa eta edizioa.

Datorren apirilaren 21ean, Ødei rap musikariarekin batera, Baionako Zuzulu Kultur Gunean ariko da; eta maiatzaren 7an, Saran.Uztailaren 28rako, bestalde, hitzordua konfirmatu du Deban.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.