entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-22

Flamenco On Fire jaialdiak 10 urte beteko ditu

Aurtengo edizioan, gitarra eta ‘alzapúa’ deritzon teknika izango dira protagonista. Aurrekari modura, Miguel Poveda ariko da Baluarten, martxoaren 25ean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Hamar urte joan dira Flamenco On Fire jaialdiak lehen pausoak eman zituenetik. Urtez urte, flamenkoaren panoramako artistarik onenak ekarri ditu egitasmoak Nafarroara. Edizio bakoitzak helburu edo ardatz nagusi bat izan du. 2022an, esaterako, lirikak hartu zuen garrantzia eta 2023ko honetan, antolatzaileek azaldu dutenez, gitarra eta ‘alzapúa’ teknika edo gitarraren sosak hatzekin kolpatzearen teknika izango dira protagonista.

Miguel Poveda izango da eszenaratzen lehena. Martxoaren 25ean egingo du emanaldia Iruñeko Baluarten, 20:00etatik aurrera.  ‘Cantes y poemas del cante jondo’ izeneko bira du esku artean eta alboan edukiko ditu, besteak beste, Jesus Guerrero (gitarra), Paquito González (perkusioa), El Londro (koruak eta palmak), Carlos Grilo (palmak) eta Sonia Poveda (dantza). Zuzeneko horretarako sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke. 

X. Flamenco On Fire egitaraua, bestalde, abuztuaren 18-19 eta 23-27 egunetarako antolatu dute. Lehenengo bi hitzorduak (David Lagos eta Farruquito) Bianan eta Tuteran izango dira hurrenez hurren. Gainerako zuzenekoak, aldiz, Iruñean izango dira: Soleá Morente, Tomatito, La Plazuela, Eva Yerbabuena, Estrella Morentes, Tomasito… 

Informazio osoa jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke. 

Aurtengo kartela diseinatzeaz Mariana Razzetti arduratu da. 

  

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.