entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-04

Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat taldek streaming bidezko punk festibala egingo dute Badalonan eta Gasteizen

Maiatzaren 23an L’Estraperlo aretoan ariko dira, eta ekainaren 6an Jimmy Jazzen. Ikus-entzulerik gabeko kontzertuak izango dira, baina Facebook bidez jarraitu ahal izango dira.

Arkada Sozial Arkada Sozial

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Nazioarteko punk taldeetan espezialdutako HFMN kontratazio agentziak eta Badalonako L’Estraperlo aretoak streaming bidez jarraitu ahal izango den aurreneko punk jaialdia antolatu du. Covid19 krisialdiak zapuztu zuen Fem d’aquí festibalaren inguruan egosi da hitzordu berri hau.

Crim, La Inquisición eta Deadyard taldeak Badalonako aretoan ariko dira maiatzaren 23an. Eta ekainaren 6an Gasteizko Jimmy Jazzek hartuko du lekukoa, Arkada Zozial eta oraindik konfirmatzeke dauden beste zenbait taldeekin. Tokian bertan ez da ikus-entzulerik egongo, baina streaming bidez emitituko dituzte kontzertuak Estraperlo, Jimmy Jazz nahiz RedStar aretoen Facebook profiletan; baita Gasteiz Calling eta Barna’n’roll festibalen profiletan ere; edo Talco eta Crim taldeen kontuetan, baita RockZone hedabidearen plataforma digitaletan ere.

Musikarien eta zaleen arteko interakzioa bermatzeko saiakera berezia egingo dutela iragarri dute. Hala, aurreratu dutenez, ikus-entzuleek taldekideei galderak bidaltzeko aukera izango dute, eta sorpresak ere izango direla baieztatu dute.  

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.