entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-12-06

Eta bilduma-diskoa ere bai!

11 talde eta artistaren kantekin osatu dugu konpilazio-biniloa. Hau ere Durangoko Azokako 7. postuan eskura daiteke! Inoiz argia ikusi ez duten edo euskarri fisikoan argitaratu gabeko abestiak dira. Tira, eta 25 urte betetzear den kanta bat gehitu diogu.

Entzun bilduma-diskoa bultan da, eta lehenengo aldiz binilozkoa izango da.
Ez da hori berezitasun bakarra, ordea. Inoiz argia ikusi ez duten edo euskarri fisikoan argitaratu gabeko kantekin osatu dugu bilduma. Tira, eta 25 urte betetzear den kanta bat gehitu diogu.

Urtekariarekin batera eskura daiteke, Durangoko Azokako musika gunean, 7.postuan, Entzun!-en standean, 35€-ren truke.

Orotara 11 musikari eta talde puskek ipini dute alea, eta Ibon Larruzeak masterizatu du Euridia estudioan. Estilo aldetik, zeharko eklektikoa da, Entzun! bezalaxe.

A ALDEA
Astindu / Munlet
Bustiz / Otoi
Zer dugun irentsi / Mice
Arima du / Arima Soul
Magic Tumbleweed / Niña Coyote eta Chico Tornado

B ALDEA
Nork erran eni / Erromintxelak
Atzeak musukatzen / Gailu
Egun bat gehiago / Petti
Desorekan ispilu bat / Bobbi Relac
Txintxo / Uger
Sehaska kanta gorriari / Muare

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.