Bertze Musiken Jaialdiaren 13. edizioa.
Kontzertuak, hitzaldiak, instalazioak, soinuzko masajeak, soinu-otorduak, ibilaldiak, filmak... izanen dira, esperimentazioa, arriskua, abangoardia... batzen dituen festibal honetan
Antolatzaileen hitzekin ekinen diogu:
"13 zenbakia zorte txarrarekin edo zorigaiztoarekin erlazionatu ohi dugu. Baina guk herrialde aunitzetako artistak gonbidatzen ditugu gure sinesgaitzak beraiekin elkartrukatzeko. Eskaileren azpitik pasatzeko prest gaude, katu beltzekin bizitzeko ere, baita horiz janzteko ere, horrek ongi pasatzea erran nahi badu. Film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zai ditugu.
Zure sineskeriek uzten badizute, gure aldetik gonbidatuta zaude".
Azken urteotan gertatu izan den bezala, ERTZ jaialdia hiru atal nagusitan banatuko da aurten ere:
Beran ospatuko diren hiru egunak,
Donostian ospatuko diren
HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak eta azkenik
Hazparnen ospatuko den azken jaialdi eguna. Informazio gehiagorako ikusi
www.ertza.net webgunea.
Irailak 7, 8, 9 > BERA (Nafarroa)PASCAL BATTUS, MASSAGES SONORES, KEN JACOBS, MARC BEHRENS, TOMOKO SAUVAGE, ALEX MENDIZABAL, HUTS EGIN, OIER ETXEBERRIA, MEZUAK LEKUZ KANPO, SOINU-OTORDUA/BANQUETE SONORO, L'OCELLE MARE, ANAMORPHOSE, PROYECTO 23, I