Sotoan diskoaren pop azala.
Elortegi Anayak - Agirretarren nagusia
Elortegi Anayak - Agirretarren nagusiaPower pop eta rock and rollaz jantzitako lau kantu bildu dituzte
Goienetxe Anaiak erromeria talde bat ez den bezala (rapa egiten dute),
Elortegi Anayak ez dituzu zure herriko plazan irrintziak botatzen ikusiko trikia eta panderoa jotzen duten bitartean.
Ezta gutxiago ere. Elortegi Anayak Bakioko rock and roll talde bat da, berria izenari erreparatzen badiogu, baina Bizkaiko rock eszenaren baitan urte luzez aritutako hiru musikariz osatua dagoena:
Arnaldo Elortegi (bateria eta koruak),
Etor Elortegi (ahotsa eta gitarrak) eta
Iraultza Elortegi (baxua eta koruak).
Berez,
The Killministers taldearen errautsetatik sortutako proiektua da Elortegi Anayak. Oraingo honetan baina, ingelesa baztertu eta euskara pasa dira, power pop eta rock and rollaz jantzitako kantuak jo eta grabatzeko, non 60etako arrastoak falta ez diren. Hasteko, lau kantu bildu dituzte
Sotoan izenburuko lehen EP honetan.
The Nerves,
The Romantics,
Celibate Rifles,
Balerdi Balerdi,
Plimsouls, The Meows, The Real Kids, The Remains edota
Hoodoo Gurus taldeak gustukoak badituzu, seguru gaude Elortegi Anayak ere estimatuko dituzula. Guk dagoeneko ezin diogu estreinako EP hau entzuteari utzi.
KANTU ZERRENDANontzebarriak
Zaunka
Salto egin
Agirretarren nagusia