entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-09-14

BRIGADA CRIMINAL TALDEA DESEGIN DA

Agur Brigada! Agur Brigada!
Lazkaoko Brigada Criminal taldeak desegiteko erabakia hartu du. Gogoak ahitu zaizkie antza, baina harro doaz. Irakurri hemen beraiek idatzitako oharra.
Ohar honen bidez, 7 urteren ostean, Brigada Criminal taldea desegin egingo dugula adierazi nahi dugu.
Honen arrazoiak, motibazio falta eta denboraren poderioz talde bat aurrera eramateko behar diren gogoak ere joan egin zaizkigula besterik ez dira.
Hor geratzen dira egin ditugun lanak, non beraietaz oso harro sentitzen garen, eman ditugun ehunka kontzertu eta bidean egin ditugun lagun guztiak. Pena merezi izan du dudarik gabe!!
Lerro hauetatik eskerrak eman nahi gennizkieke, urte hauetan jarraitu eta lagundu gaituen jende guztiari, lan egin dugun diskografikei, gurekin jo duten talde guztiei (ez denei, badakizute nortzuk zareten), Bonbereneari (etxekoak bagina bezela sentitu arazteagatik), bertan jo dugun gaztetxe guztiei eta gugatik behatz bat mugitu duen edonori.
ESKERRAK BIHOTZEZ!
Bukatzeko, jo behar dugun azken eta despedida kontzertuaren berri eman nahi dugu. URRIAK 28an izango da LAZKAOKO PLAZAN ospatuko den ELKARTASUN EGUNEKO egitarauen barruan.
Bidean gurutzatzen jarraituko dugu eta bitartean OSASUNA ta ZORTE ON IZAN!!!

Brigada Criminal
Lazkao, 19/10/2006
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.