entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-04-02

BREAK ON STAGE 2009 JAIALDIA MAIATZAREN 2AN BILBON

Kale kulturen erakusleihoa! Kale kulturen erakusleihoa!
Dokumentu erlazionatuak
Zortzigarren Aretoko Europear Breakdance Lehiaketa Bilboko Kasilla kirol gunean burutuko da maiatzaren 2an. BreakOnStage jaialdiak Europan dauden kale kultur adierazpenak jaso eta Kasillan eszenaratzen ditu. Ondorengo modalitateak izango dira ikusgai: Skate, BeatBox (ahoarekin soilik egindako soinuak), MC (rap inprobisatua), Mottion Graffiti (audio, bideo eta graffiti konbinazioa), Popping (mugimendu robotikoak), Video Jockey, Roller (patinaje akrobatikoa), locking...

Jaialdi formatu hau bakarra da Europan. Bilbora Europako break talderik onenak etorriko dira, baita Europako kale kultur adierazpen artistiko interesgarrienetakoak. Gainera, urtero kale kulturen modalitate ezberdinen ikuskizun eskaintza zabaltzen doa. Baliabide tekniko potenteak eta marko eszenikoa eskaintzen zaie kaleko artistei beraien ikuskizunak modu eszenikoagoan eskaini ditzaten.

Ondorengo modalitateak izango dira ikusgai: Skate, BeatBox (ahoarekin soilik egindako soinuak), MC (rap inprobisatua), Mottion Graffiti (audio, bideo eta graffiti konbinazioa), Popping (mugimendu robotikoak), Video Jockey, Roller (patinaje akrobatikoa), locking...



LEHIATZERA DATOZEN TALDEAK:

Ghost Rockz, Zurich. Ghost Rockz talde gaztea 2004.enean sortu zen. Iazko Munduko break txapelketan, International BOTY 2008, Suiza herrialdea ordezkatu zuen.

Pokemon, Lyon. Pokemon taldea duela 10 urte sortu zuen Jamik George dantzariak. Iazko International Battle Of The Year txalpeketako finalaurdenera iritsi ziren. Break mugimenduen eta musikaren artean sinkronizazio maila handia dute.

Fusion Rockers, Madril. Fusion Rockers Espainiar Estatuko talde handienetakoa da. Lekua egiten ari dira munduko break-aren panoraman, dagoeneko hainbat txapelketa irabazi baititu beraien ibilbide laburrean.

Azaria, Paris. Neska boskote honek kalu kultura dantza modalitate ezberdinak jorratzen ditu afrikar dantza kutsua emanez. Japonian ospatzen den kontinentearteko Dance Delight munduko txapelketan Europa ordezkatu izan du.

Origin-allz, Valentzia, Zaragoza, Barcelona, Madril. Espainiar Estatuko break dantzari onenak Origin-allz taldean bildu dira. Beraien estiloa break sustraiduna da. Aurtengo BreakOnStage-erako prestatuko duten koreografia gangster-en inguruan doa, umore eta ikusgarritasun kutsuarekin.

Fantastik Armada, Paris. Paris inguruko auzoetan sortutako taldea. Ibilbide luzeko talde eraberritu honek International Boty 2004-ko irabazleak izan ziren. Koreografietan indarra eta freskura handia erakusten dute.

Irun Break, Irun. Irun Break, Fuctor xd eta Samu Crew taldeetako sei dantzarik osatzen dute. Sei break dantzari hauek Gipuzkoako zenbait herrietatik datoz. Koreografia berritzailea eta ikusgarria eskaintzen dute.



KALE KULTUREN ERAKUSTALDIA

Skate Freestyle: Guenter Mokulys, Berlin. Guenter Mokulys alemaniarra munduko skate freestyle onenetako da. 2006.enean Skater Freestyle World Champion lehiaketa irabazi zuen. Skate munduan mito bihurtu da.

Popping & Locking: D2N2, Bartzelona. D2N2 taldea anai arreba bikote bik osatzen dute. D2N2 taldeak mugimedu robotikoetan oinarritutako dantza modalitate ikusgarria lantzen du, popping eta locking estiloak.

Roller Freestyle: Tizziano Ferrari, Milan. Tizziano Ferrari 12 urte zituenetetik patinatzen du profesional moduan. WSSA Speed Slalom ranking-ean buru da. Freestyle mugimenduetan oso originala da.

DJ Freestyle: DJ Renegade, Londres. Erresuma Batuko eta Europako Hip Hop kulturaren ikonoa da. 80.hamarkadan hasi zen biniloekin musika sortzen. Scratch Perverts kolektiboaren sortzailea da. Break lehiaketetan ohizko artista gonbidatua.

Motion Grafiti: Dicebi, Donostia. Dicebi inguruko graffitigile onenetakoa da. Espresibitate eta kalitate handiko bere graffitiak Goierriko hainbat lekutan ikusi daitezke. Zuzeneko emanaldi honetan graffitigintza eta bideo sorkuntza konbinatuko du.Kale kulturen erakustaldia.

Video Jockey: Logela, Elorrio-Bizkaia. Logela Multimedia taldea Elorrioko grafista bik eta musikari bik osatzen dute. BreakOnStage2009-ko publizitate kanpainaren arduradunak eta eszenografiaren egileak dira. Bideoa, infografia, graffitia, soinua eta performace-arekin esperimentatzen dute.

New Style: Breathless, Iru
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.