entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-05-04

BOB MARLEY GOGOAN, REGGAE ASTEA HERNANIN

Bob Marley gazte garaietan. Bob Marley gazte garaietan.
Maiatzaren 11n 25 urte beteko dira Bob Marley-k utzi gintuela. Urteurren hori aitzakia hartuta Hernanin Reggae Astea egiten ari dira maiatzaren zazpitik. Bob Marley mundu mailan ezaguna den abeslaria da, Jamaikako mugak apurtu eta lau haizeetara zabaldu zuen reggae musika. Nork ez du Bob Marley ezagutzen? Nork ez du reggae-a ezagutzen? Baina, zer dakigu benetan Bob Marley-taz, eta zer dakigu benetan Jamaikan sortu eta mundu osora zabaldu den reggaeaz? Ikusi hemen maiatzaren 14ra arte luzatuko den egitarua.
Galdera horiei, ahal den neurrian, erantzuna emateko antolatu dute Reggae Astea. Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 9-10, asteartea eta asteazkena (22:00-23:00):
Molotoff Irratian (99.2fm) saio bereziak (22:00etatik 23:00etara). Euskal Herrian Bob Marley eta Jamaikar musikan adituak diren lagunekin elkarrizketak eta mahai ingurua.
Astearteko saioa Jamaikari eskainiko diogu. Zer dakigu Jamaikari buruz? Hiru milioi biztanleko irla txiki honetan urtero 1.500 hilketa daudela adibidez? Horietako 150 poliziaren esku. Jamaikari buruz ditugun topikoak gainditu eta gaur egungo egoeraz mintzatuko gara; besteak beste, Jamaikan egondako lagun batekin.
Asteazkeneko saioan reggae musikari eskainiko diogu eta horretarako musika honetan aditua den jendea elkarrizketatuko dugu.

Maiatzak 12, ostirala
22:30-00:00. Tilosetan. Frontoiaren paretan zinema (eguraldi txarra egingo balu Atsegindegin egingo dugu).
Reggaeari buruzko filma: ROCKERS 1978. Jamaikan sustraizko reggaea indar bizian dago. Filmean reggae bateri jole baten eguneroko bizimodua azaltzen zaigu. Ghettoetako bizimodu bortitza eta gupidagabea. Filmeko antzezle gehienak gaur egun nazioarte mailan arrakasta asko duten musikari eta abeslariak dira (Burning Spear, Jacob Miller, Sly&Robbie, e.a.) eta antzeztu baino, eguneroko bizimoduan egiten dutena erakusten digute.

Maiatzak 14 igandean (17:00-21:00)
Euskal Herrian jamaikar musika jartzen duten selektoreekin sound systema. Tilosetako kioskoan. Musika aukeraketan: DREADRIVE SOUND (UK DUB STEPPERS)



BOB MARLEY: MAITASUNA, BEGIRUNEA ETA ASKATASUNA

Bob Marley, Bob Marley. Zenbat alditan entzun eta irakurriko genuen izen hori. Baina, zein zen benetan Bob Marley? Bob Marley Robert Nesta Marley zen jaiotzez eta Beharne Selassie hil zen. Bob Marley Norval Sinclair Marley militar ingelesa zen eta baita Cedella Booker afrikar esklaboen ondorengoa ere. Bob Marley zuria zen eta beltza, oso beltza. Mendeetan zehar esklaboen lana eta sufrimenduari esker aberastutako sendi aberatsen esku dagoen irlako ghetto txiroetan hezitako gaztea zen Bob Marley. Arnasaren beharrean zegoen gaztea zen, amets egiten zuen gaztea eta maiz amesgaiztoak zituena. Musikaz bizitzea zen bere ametsa eta behin hori errealitate bihurtuta musika horren bidez mundua aldatzea izan zuen amets. Bidea luzea zen.
Bob Marley ez zen Bob Marley. Bob Marley Peter Tosh zen, Bunny Wailer, Rita Marley eta Wailer-a. Justiziaren alde garrasi egiten duena da Wailer-a. Bob Marley Marcus Garvey zen, beltz izateagatik arro sentitu eta bere herriaren historioa ahazten ez duena, sustraiduna. Bob Marley Haile Selassie zen, Erregeen Errege, Jaunen Jaun, Judeako Leoi Konkistatzailea... herriaren kontura aberastu eta bere burua salbatzailetzat duena. Kalean bizi diren milaka lagunen esperantza zen Bob Marley, mezularia. Bob Marley luxuzko etxea eta autodun txiroa zen, lagun asko zituen aberatsa eta lagunak ez diren lagunak zituena. Musikari aparta zen Bob Marley, inoiz egon den ahotsik bereziena zuena, goxoa eta sakona. Musikari esker egin zen ezaguna mundu osoan eta musikari esker zabaldu zituen eta zabaltzen ditu gaur egun oraindik ere bere mezuak, askatasun mezuak. Bob Marley zirenen doinuekin zuriek, beltzek, argi zein ilunek, gorriek, orik, marroiek eta ikusezinek sentitu zuten eta sentitzen dute.
Bob Marley ez zen Bob Marley. Bob Marley reggae musika zen, rocksteady-a, ska, dub, toaster, dancehall, ragga, funk, soul eta jazza. Bob Marley ganja zen, collie, jamaican gold, herb eta marihuana. Bob Marley sound system mugikorra zen, irratia eta grabazio estudioa. Mafia. Gitarra, eszenatokia, fokuak, kableak, mikrofonoa eta autobusa zen, Babilonian zehar. Bob Marley biniloa, kasetea, konpaktu, minidiska, kamiseta, DVD-a, bideoa, pina eta posterra da eta izango da. Dirua ematen duen merkantzia. Bob Marley ez da Bob Marley. Bob Marley Jainkoa da, eta deabrua. Bob Marley Timothy White, Carlos Monty, Jesus Ordovas, David F. Abel, Josetxo Mintegi eta beste askoren biografia da. Bob Marley Txalapartaren Axuri Beltza saila da. Begirunea, maitasuna eta askatasuna da. Guzti hori... eta askoz ere gehiago da Bob Marley.
ARITZ SOUND SYSTEM
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.