entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-07-03

ABIATU DA IV. BILBAO REGGAE ROOTS JAIALDIA

Roots Bilbao jaialdiaren kartela. Roots Bilbao jaialdiaren kartela.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Uztailaren 8an abiatu da Bilbao Reggae Roots Festibalaren laugarren edizioa. Lehen emanaldia jada amaituta, Kafe Antzokiak hartuko ditu datozen kontzertuak hilaren 9, 11 eta 15ean. Eta besteak beste, Alborosie, U Roy edota The Ethiopians mitikoak arituko dira.

2009ko uztailak 8, Asteazkena
Alborosie + backed by Sheng Yeng Clan (Jamaika) + I Eye (Jamaika) + Novato & Mad Muasel (Euskal Herria)
Ateak zabaltzea: 20:30
Kontzertua: 21:00
Aurresalmenta: 20,00 e (Sarrerak soilik salgai leku hauetan: Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, brixtonrecords@gmail.com, Streetwarriors.). Txarteldegian: 24,00 euro. Lau egunetarako abonoa 60 euro

Reggae musika irauli duen berezko izen bat badago hori Alborosie kantariarena da. Italian jaiotako kantari gaztea da bera, egun Jamaikan bizi dena, bere musika mundu osoko irrati zerrendetara eramatea lortu du. Albert D'Ascola da bere izena, baina Alborosie bezala ezagun bilakatu da 1977an Sizilian jaiotako mutil gaztea. Laster gailendu zen reggae eszenan musikarako duen gaitasun bereziagatik. Talde ezberdinak osatu zituen beti ere eta gaztetatik musika beltzaren sustraiak bilatuz. 1993an Alborosie kantariak Reggae National Tickets taldea sortzen du, laster sinatu zutelarik BMG diskoetxe multinazionalarekin, Italian izugarrizko arrakasta lortuaz, 2000. urtean plazaratu zuten diskoak 200.000 aletik gora saldu zituelarik, orduan Alborosiek Sunspalsh eta Sumfest moduko jaialdi handietan jotzen du, jaialdi biak Jamaikan ospatu zirelarik. Bizilekua Jamaikan finkatuta bertako ekoizle, musikari eta reggae kantariekin kolaboratzen hasten da, hala nola nazioarte mailan arrakasta izan zuten bilduma ezberdinetan bere abestiak agertzen hasi zirelarik; reggae musikan azken urteetan irten den kantari arrakastatsuena bezala azalduz.

Novato & Mad Muasel dancehall musikak eman duen proiekturik berriena eta itxaropentsuena da. Energiaz beteriko estiloa eta dantzara bultzatzen duena jorratzen dute. Bilbon kokatzen den bikotea dugu eta bere lehen diskoa den
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.