entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-20

Bigarren singlea zabaldu du Izarok

Campamento Base du izena Izaro Andresek datorren abendu hasieran kaleratuko duen Cerodenero disko berriaren bigarren singleak.

Izaro – Campamento Base

“Sendatzeko” disko bat dela aitortu du Izarok. Abenduan Durangoko Azokan salgai egongo den Cerodenero lana “mendi bat igo eta jaistea” bezalakoa dela ere deskribatu du artistak. Soinu ilunetatik abiatu gorantz, tontorrera heldu, eta ostera ere jaistea, doinu alaiagoetara.

X eta Besteak aurkeztu zuen duela aste batzuk, eta orain disko osoaren bigarren singlea zabaldu berri du: Campamento Base. Hitza eta musika bereak dira, baina lantaldean aritu dira, besteak beste, Eñaut Gaztañaga eta Iker Lauroba.

Bideoklipa ere zabaldu du Izarok, eta bigarren honetan ere dantzan ageri da mallabiarra. Berriro ere Jaiotz Osa koreografoa arduratu da mugimenduak zuzentzeaz.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.