entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-04-26

‘Berau eta Ase’ singlea kaleratu du Haize Arrosak

Queer komunitatearen harrotasuna haizeratu dute triki eta txalaparta doinuz. Aner Peritzenak dira hitzak eta ahotsa. Iñigo Olazabal eta Argibel Euba aritu dira txalapartan.

Folk-elektroniko izaera du Haize Arrosa taldearen kanta berriak: Berau eta Ase. Trikia ez ezik, txalaparta ere sartu dute Iñigo Olazabal eta Argibel Euraren eskutik eta, hala, erritmo nahiz doinu astintzaileak lortu dituzte.

Aner Peritzek idatzi ditu hitzak, eta kantatu ere berak kantatu ditu. Queer komunitatearen eta bere borrokaren aldeko mezua zabaldu nahi duela azaldu du: “Esentzialismoaren aurka, sexu-genero sistema apurtzearen aldeko abesti bat da, eta horretara bidean gorputz disidenteon borrokak daukan lekua aldarrikatzea du helburu. Ez dira beti errazak heteroarautik kanpoko bizitzak, baina merezi dute!”

Singlea zabaltzearekin batera, dagokion bideoklipa ere sareratu dute eta YouTube kanalean ikus daiteke.

Boskote bizkaitarrak 2023ko azaroan egin zuen debuta ‘Ez dogu zor ezer’ diskoarekin. Ene Bada-n aritutako zenbait kide biltzen ditu.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.