entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-16

Benizze-k ‘Basati’ lana kaleratu du

Kanta homonimoaren ikus-entzunezkoa ere sareratu du eta, zuzenekoei dagokionez, EHZ festibalean aurkeztuko du lan osoa, ekainaren 28an. 2023ko Paradisu Zinema bekaren babesean ondu du diskoa.

Benizze – Basati

Beñat Goitia dago Benizze proiektuaren atzean, eta 11 kantaz osaturiko bigarren diskoa atera du: Basati. Goitiak berak azaldu duenez, aurreko lanarekin alderaztuz, honako hau gardenagoa da, halako “mozorro-kentzet bat” egin du, metaforak alboratu ditu eta gauzak modu zuzenagoan, “bortitzago” aurkeztu ditu.

Musika estiloari dagokionez, bi ildo nabarmen jasotzen ditu diskoak. Batetik, badira izaera elektroniko nabarmeneko piezak eta, bestetik, badira kanta dantzagarriagoak ere, kutsu latinodunak.

Elkar argitaletxearen bitartez ikusi du argia ‘Basati’ lanak, eta CD nahiz binilo formatuan atera dute. Kanta homonimoaren bideoklipa sareratu du eta, endaurrean, ekainaren 28an aurkeztuko du lan osoa, EHZ festibalaren testuinguruan.

Beñat Goitiaren Benizze proiektuak irabazi zuen 2023ko Paradisu Zinena Musika Beka. Eta, hain justu, Elkar-ek sustatzen duen beka horren emaitza da ‘Basati’ diskoa. Epaimahaiak Goitiaren “freskura, argitasuna eta konbentzimendua” azpimarratu zituen bere ebazpenaren arrazoiketan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.